Zer egin
Hondartza atsegin dutenentzat, Zumaiako, Getariko eta Zarautzeko hondartza ederrak Azkoititik oso gertu daude familia osoak gozatzeko.
Donostia, Bilbo eta Gasteiz 45 minututara daude autoz eta ordubetera Frantzia.
Hemen ikusgai inguruan bisita daitezkeen zenbait leku interesgarri.
IZARRAITZ
Gipuzkoaren erdialdean dagoen kareharrizko mendigune harkaiztsua da Izarraitz. Deba eta Urola ibaien erdian kokatuta dago, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalerrietan. Ia 1.600 hektarea ditu, horietatik parterik haundienean 400 metrotik gorako batez besteko altuerarekin. Izarraitz mendikateak hiru tontor nagusi ditu: Erlo (1026 m.), Kakute (942 m.) eta Xoxote (930 m.).
ERNIO
Hernio-Gazume eremua karekizko formazioa da, gailur harritsuz eta lurzoruzko koba karstikoz osatuta dagoena. Kontserbazio Bereziko eremu izendatu dute eta Natura 2000 sarean sartuta dago. Guztira, 2.160 hektarea ditu, Aia, Albiztur, Alkiza, Asteasu, Bidegoian, Errezil, Hernialde, Larraul eta Tolosa udalerrietan banatuta.
GEOPARKEA
Gipuzkoa mendebaldeko Geoparkeak itsaslabar ikusgarria hartzen du bere baitan, eta ondare aberatsa eskaintzen du geologiari, paisaiari eta kulturari dagokionez. Zumaiak, Debak eta Mutrikuk osatzen duten gunea Europako Geoparkeen Sareko kide da.
ZUMAIA
Urola eta Narrondo ibaiek bat egiten duten badian dago Zumaia, 10.000 biztanle inguru dituen herria. Historiaz betetako Alde Zahar dotorean eraikin interesgarriak ikus daitezke, hala nola, San Pedro parrokia,
GETARIA
Juan Sebastian Elkano itsasgizona eta Cristobal Balenciaga jostuna. Txakolina eta arrain-erretegiak. Badu zerbait Getariak horren txikia izanik horrenbeste pizgarri eskaintzeko. Itsasoan barneratzen da San Anton mendia, ‘Getariako arratoia’ deritzona, herriko portua babestuz.
GAZTELUGATXE
Gaztelugatxe, itsasoko gaztelua. Bermeoko kostaldeko uhartea gure lurraldeko leku miresgarrienetarikoa da. Derrigorrezko hitzordua duzu San Juan de Gaztelugatxen. Ahaleginak benetan merezi du, 241 eskailera dira-eta. Baina ez zara damutuko. Goian egonda, askotariko paisaiak ikusi ahal izango dituzu.
URDAIBAI
Urdaibaiko padurek Euskal Herri Atlantiarreko hezegune garrantzitsuena bihurtu dute, bai azaleragatik, bai bertako habitat ezberdinen egoera apartagatik. Leku oso egokia da bertatik igarotzen diren hegaztientzat, migrazio garaian.
PAGOETA
Pagoetako Parke Naturaletik ibilbide gidatuak. Data eta ordutegiak kontsultatu.
Iturraran interpretazio zentroa
Agorregi burdinola eta errotak
LOIOLA
Loiolako Santutegiko monumentu gunea Etxe Santua bezala ezagutzen den Erdi Aroko dorretxearen inguruan urteen joanean elkartu diren eraikinek osatzen dute. Erdi-erdian, izaera erlijioso eta espiritualeko eraikin hauen guztien artean indar handiz agertzen zaigu Loiolako Basilika.
LURRUN TRENA
Antzinako lurrun trenak Azpeitiko erdigunean dagoen Burdinbidearen Euskal Museotik Lasaoko geltokirainoko irteerak eskaintzen ditu. Guztira, 5 kilometroko bidaia egiten du trenak paisaia ikusgarriak zeharkatuz. Bisitatu Burdinbidearen Euskal Museoa